XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Zergaitizkoak edo kausalak
- Aldizkoak edo tenporalak
- Erazkoak edo modalak
- Helburuzkoak edo finalak
- Kontsekutiboak edo ilatiboak
Esaldi nagusian txertaturik daude esaldiok eta sujeto edo osagarri eginkizuna betetzen duen izen sintagmaren zeregina bere burutzen dute.
Baina, beste era batera esan, aditz menperatzaileari egiten diogun galdera bati ZER? galdera, gehienetan, erantzutera datoz esaldiok.
Adibidez:
-
ZER uste dut?:
- Lan egitea ona dela!
-
ZERTAN dihardu?:
-Pianua jotzen!
-
ZERK galdu du?:
-Bere bururik ezak!
Osagarrizko esaldiotan bi sail bereiztuko ditugu:
- Arruntak eta
- Zehar galderazkoak
Beste norbaitzuk egin ohi duten sailkapenari begiratuz, zera esan beharko litzateke: hementxe sartuko liratekela sujetu edo osagarri diren esaldi osagarri guztiak